Beste garaipen bat Ampo Ordiziarentzat
Lehenengo zatitik hasi dira ordiziarrak markagailua menperatzen etxetik kanpo, hain zuzen ere, Santanderren. Atsedena iristerako, 12-20 hartu du Ampo Ordiziak Bathco Rugby Club mendean. Neurketa 26-35 amaitu da, goierritarren mesederako. Lau puntu gehiago irabaziz bueltatuko dira etxera. Momentuz, laugarren jarraitzen dute sailkapenean, Lexus Alcobendas taldearen atzetik.