Lapurdiko inauteria konpartsa Legazpin
Sustraia dantza taldea izan da Legazpin igandeari inauteri kutsua ematearen arduraduna. Lapurdiko inauteria konpartsa herrikoia egin dute goizetik hasita, Laubidetik Plazaola Kalera iritsi arte (San Inazio, Juanastegi eta Bikuña Plazatik igaro ondoren). Gizarte Zentroan bazkaldu eta arratsaldean, Kale Zahar, Nagusi eta Euskal Herria Plazan arituko dira dantzan.
Legazpiko inauteriak arratsaldeko 19:00etan amaituko dira Lintxen agurrarekin.