Ormaiztegiko herri krosean Sahara irabazle
Salem Hach Embarek-en omenezko XIV. Sahara-Krosa jokatu dute gaur, Ormaiztegin. Proba nagusian, David Rua eta Lourdes Colomo izan dira azkarrenak.
Bi lasterketa korritzeko aukera izan dute Ormaiztegira gerturatu diren guztiek: 10 edo 5,4 kilometrokoa. Eguraldia lagun izanik, 134 lagunek amaitu dute lasterketa luzea, eta 80k txikia. Gainera, kilometro bateko lasterketa testimoniala ere izan da amaieran.
Jai honen helburu nagusia, Mendebaldeko Saharan kokatzen diren eta garatze bidean dauden herritarrei laguntzea da. Lasterketan parte hartuz ez ezik, diru laguntzak eginez ere egon da ekintza solidarioan batzeko aukera. Iaz lortutako dirua, adibidez, ur edangarria eta bestelako hainbat oinarrizko baliabide erosi ahal izateko erabili zen.
Sailkapena
10 km / gizonezkoak:
- David Rua
- Koldo Ayesta
- Raul Gomez
10 km / emakumezkoak:
- Lourdes Colomo
- Eguzkiñe Zabaleta
- Itsasne Galfarsoro
5km / gizonezkoak:
- Jokin Bellido
- Garikoitz Uzkudun
- Gorka Gil
5km / emakumezkoak:
- Ane Mitxelena
- Arantxa Atxukarro
- Amaia Aristu