Eneko Dorrontsorok gaur joko du diskoko bigarren kontzertua
ATAUN // Bakarkako ibilbideko lehenengo diskoa urtarrilean atera zuen Eneko Dorrontsorok, eta herrian bertan egingo du hura aurkezteko bigarren kontzertua ere. Gaur 22:00etan da, San Gregorio auzoko Barandiaran Museoan. Sarrerak aspaldi agortu ziren, urtarrilaren 25eko estreinakorako bezala.












