Aizkorrira mendi irteera antolatu du Pikuk Kirol Klubak
LEGORRETA // Aizkorrira irteera egingo dute martxoaren 15ean , Pikuk Kirol Klubak antolatuta. 08:00etan Legorretako plazatik abiatuko dira kotxez. Antolatzeko aurretik abixatzea eskatu dute. Aldatzeko arropa eramatea ere gomendatu dute eta adin txikikoek baimena sinatuta eramatea komeni da. Baimen orria legorretakirola@gmail epostara idatzita eskura daiteke.













