Erresidentzietako langileek 235 greba egun egin dituzte
Datorren apirilaren 8ra arte luzatuko dute greba.
Gipuzkoako erresidentzietako langileek elkarretaratzea egin dute gaur, Ordiziako Plaza Nagusian, azoka eguna zela aprobetxatuz, gatazka beste behin, gizarteratzeko asmoarekin. Langileek esan dutenez «momentuz ez dago adostasunik» beraz, «greban jarraituko dute lan hitzarmen duin baten alde, apirilaren 8ra arte». 235 greba egun egin dituzte greban. Urtebete baino gehiago lan gatazka hasi zenetik —2018ko irailean hasi ziren lanuzteak— eta hiru urte negoziazio mahaia osatu zenetik.
Orain gainera, koronnabirusaren krisia batu zaie. Hori horrela, zerbitzu minimoak handitu behar izan dituzte garbiketa eta erizaintza zerbitzuetan. Langileek salatu dute “adineko pertsonak guk zaintzen ditugu, baina gu, nork zaintzen gaitu?”.