Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala atzeratzea erabaki dute
Larunbatean jokatzekoa zen txapelketaren Euskal Herri mailako finala Zigoitian. "Coronavid-19 gaixotasunaren hedatzea mugatzeko" hartu dute erabakia.
Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala ez da larunbat honetan jokatuko. Hala iragarri du Euskal Herriko Mus Federazioak, sareetan zabaldutako ohar baten bitartez. “Coronavid-19 gaixotasunaren hedatzea mugatzeko”hartzen ari diren neurrien baitan kokatu dute erabakia. Antolakuntza taldekoak, finalera sailkatutako muslariei banan-banan deitzen ari direla iragarri dute. Oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, “ondo bidean datorren maiatzera” atzeratuko dute.