Belarraren silo bolen plastikoa biltzeko egunak Ataunen
ATAUN // Sasieta Mankomunitateak hilaren hirugarren astearteak dauzka izendatuta Ataundik belar bolen plastikoak jasotzeko. Martxoaren 17an bilduko dute hurrena, asteartean, eta gero apirilaren 21ean, maiatzaren 19an eta ekainaren 23an. Otadizalein, mediku etxe atzean, Saletxeberri eta Agerreko gurutzeetan, Intxaustin, Arratiñen eta Lauztierrekan utzi behar da.












