Herriko informazioa zabaltzeko Whatsapp taldea Ataunen
ATAUN // Ataungo Udalak komunikazio bide berria sortu du. Whatsapp mezularitza aplikazioaren bitartez, herritarrei sakelako telefonora udalaren informazioa zuzenean igorriko die. Bi pauso egin behar ditu norberak: telefonoko kontaktu atalean udalaren zenbakia gorde (616 758 758), eta ondoren mezu bat bidali hara, «informazioa jaso nahi dut» testua eta norbere izen-abizenak idatzita.












