Olaberriko udal tasa eta zerga ordainketa atzeratu du udalak
OLABERRIA // Koronabirusaren itxialdiagatik, Olaberriko Udalak atzeratu egin ditu kobratzeko indarraldian dauden udal zergen eta tasen ordainketa epeak. Ibilgailuen zergaren kobrantza irailaren 15era arte zabaldu du, eta uraren nahiz zaborren urteko lehen hiruhilekoa uztailaren 20ra arte, eta 2.a urriaren 19ra arte. Hondasun higiezinen zerga abuztuaren 1etik irailaren 15era atzeratu du. Beste zerbitzuen kuotak eta tasak ez ditu kobratuko etenda dauden artean.













