Diru laguntzak emateko araudia egin dute Olaberrian
OLABERRIA // Olaberriko Udalak martxoaren 27ko osoko bilkuran onartu zuen 2020-2023 eperako diru laguntzen plan estrategikoa. Lau urteotan, udalak laguntzak emateko araudia finkatuko du. Jendaurreko erakusketan dago, 30 egunean. Bestetik, udal informazioa zabaltzeko Whats- App bidea hartu du udalak, dauzkan kontaktuetatik. Inork nahiko ez balu, edo nahi izan eta zerrendan ez badago, udaletxean esan behar du (943 88 14 34).













