Etxean irakurtzeko bultzada Ataunen, Liburuaren Egunean
ATAUN // Liburuaren nazioarteko eguna bihar da, eta irakurtzeko ekimena antolatu dute Ataunen. Liburu bat gomendatzeko bidea ireki du udalak Instagramen eta Twitterren (#ataundarroketxean). Posta elektronikora ere bidal daiteke, igandera arte.












