Lau postu gehiago kanpoan

Ordiziako pilotalekuko hamaika ekoizleez gain, beste lau postu gehiago izan dira kanpoko aterpean. Zuhaiztia geroz eta ugariago diren enkarguen banaketarako egokitu da.

Asteazkeneroko frontoi barruko 11 ekoizle-saltzaileez gain, Ordiziako Udalak kanpoan geratzen den frontoi txikiko aterpean beste 4 postuentzako prestatua zuen tokia atzo. Beraz, ohiko azokan plaza barnean kokatu ohi diren ekoizle ez diren saltzaileak ere hasi dira etortzen. 4 postu hauek ez dira astero finkoak izango, momentuz bi astez behin etorriko baitira, guztira 8 saltzaile txandakatuz, segurtasun neurriak kontuan hartuta ez baita gehiagorentzat tokirik. Hala, atzo Hernaniko Lasa eta Ordiziako Arizmendi gazta, intxaur, babarrun eta abarrekin izan ziren. Fruitu lehor eta olibekin bereziki M. Luisa Mendizabal Zaldibiakoa eta gozoekin Luis Calvo Ordiziarra. Atzo salmentari hasiera emateko ordua ordu erdiz aurreratu zen 8:30ean hasi eta 12:00ak arte.

Euritik babestua jende ilara

Orain arte ez bezala ilaran zain egon ohi den jendea euripean egotearen arriskuari ere aurre hartu zion Ordiziako Udaleko antolaketa taldeak. Feria berezi eta abarretan erabili ohi diren karpatxoak bata bestearen kontra jarriz aterpetu zuten zain zegoen jendea. Zuhaiztian ere beste karpa bat propio jarri zuten aurrez enkargatutako eskariak banatzeko. Etortzen ez diren ohiko saltzaileei eta bertan daudenei ere aurretik eskatutakoen kopurua geroz eta handiagoa da, 50 eskaritik gora bai atzo.

Arrautzak eta landareak

Produktuetan erreparatuz, barazkiei dagokionez ilarra (9-12 euroan kiloa), baba (3,5-5 euroan kiloa), errefautxo edo arbi txikiak (1,5 euroan sorta) momentuko produktu berrienak. Landareak eta loreak puri-purian. Ohiko hiru landare postuetan aukeran: urteko porrua hasi berria (3,5 eruoan zientoa), au tomate mota, bost piper klase, kuia, kuiatxoa, luzokerra, berenjena, erremolatxa, zerba horia eta berdea, ekaineko aza… Loreetan, berriz, Arantxa Iparragirrek begonia, surfinia, geranioa, huntza, diplademia, tagete… aukeran zituen 1,5 eta 2,5 euro artean bakoitza, motaren arabera. Enkarguak jasotzen dituzte gainerako ohiko lore saltzaileek ere.

Oiloen ziklo naturala errespetatuz oraintxe daude arrautzak jartzeko sasoi bete-betean. Koloka jartzen ez badira, hilabete batzuk holaxe segituko dute, udazken neguan kopurua jaitsiz hurrengo udaberrira arte. Arrautza dozena, 3,5-4 euroan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa