Maiatzean ospatzekoak ziren Legorretako festak eta Korpus Eguna bertan behera uztea erabaki du udalbatzak, aho batez. Herritarreik jaiak balkoietan eta irudimena erabilita ospatzeko deia egin diete.
Erromeria leku ezaguna da Aiako Aristerrazu plaza. Igandero trikiti eta dantza zale ugari biltzen dira bertan. Orain, jendea elkartu ezin dela eta, sarean hasi dira erromeria saioak eskaintzen. Josu Albisuk eta Amets Arteagak egin dute saioa.
Azoka 08:30etatik 12:30era arte egongo da Loinazko San Martin plazaren goiko aldean eta azpian. Elikagai postuak besterik ez dira egongo.
Antzokiak hutsik eta aktoreak lanik egin ezinda badaude ere, Urrup Antzerki Taldeak "laster" itzuliko direla dio; bitartean, kulturaz gozatzen jarraitzeko deia egin diete herritarrei.
Hala diote Osasun Sailaren datuek. Azken bi egunetan ez da positibo kasu berririk agertu Goierri osoan. Arangoiti egoitzako langileek positibo kasurik ez dutela ospatu dute.
Euskal Mendizale Federazioa egunero selekzioko kide baten berrogeialdiaren berri ematen ari da eta asteburuan Igone Campos mendi eskiatzaile zumarragarrari egin diote elkarrizketa.