Orkatz abesbatza etxetik kantuan
Aurrez aurre elkartu eta entseatzeko aukerarik ez dutenez, Zegamako Orkatz abesbatzakoek etxetik abestu eta bideo hau osatu dute, teknologia berriak erabiliz.
Zegamako Orkatz abesbatzak ere bere ekarpena egin du etxealdiko garai honetan. Sare sozialetan zabaldu duten mezuan, urteroko ohiturak ez dituztela alde batera utzi nahi diote, eta “Zegaman berezia eta oso maitea den Hil da Jesus abestia” grabatu dute, bakoitzak bere etxetik, Osana zuzendariak gidatuta eta Dorleta pianojolearen laguntzarekin.
https://www.facebook.com/orkatz.abesbatza.3/posts/252181149507434













