Ataungo Gau Ibilaldi Mitologikoa urrira atzeratu dute
ATAUN // Beste hainbat tokitan bezala, Covid-19 gaitza dela eta, Ataunen ere bertan behera utzi edo atzeratu behar izan dituzte datozen asteetarako aurreikusitako ekitaldiak, tartean uztailean egitekoa zen Gau Ibilaldi Mitologikoa. Ekitaldi horren antolakuntzaz arduratzen den Jeltibaratza kultur elkarteak jakinarazi duenez, Gau Ibilaldi Mitologikoa urriaren 11n egingo dute aurten.












