Beasaingo balkoiak banderaz josita
Astelehenetik aurrera Xalo, Andreak eta Mirari dendetan egongo dira salgai.
Aurtengo Beasaingo Loinatz jaiak oso bereziak izaten ari dira bizi dugun alarma egoera dela eta. Beasaingo hainbat auzoko bizilagunei esker, Mariren jaitsiera eta danborrada ospatu da, balkoietatik, jada ohitu garen modura.
Udalak, bestalde, jende pilaketak saihesteko Loinatz jaiak bertan behera utzi zituen arren, ekimen berezi bat jarri du martxan: Beasaingo bandera balkoian jartzearena. Herriko establezimienduetan eskuragarri jarri zituzten banderak eta iniziatibak harrera ona izan duela esan daiteke, jende askok apaindu baitu etxeko balkoia.
Bareak elkartea arduratu da banderak banatzeaz. Jasotako diruaren zati bat elkartearentzat izango da.
Jarraian Mikel De Las Herasek egindako argazki bilduma ikusgai.