Soka-dantza birtuala egitea proposatu du Aurtzaka herriko dantza taldeak. Jende pilaketak saihesteko helburuarekin, ez da inongo deialdirik egin.
Astelehenetik aurrera Xalo, Andreak eta Mirari dendetan egongo dira salgai.
Salomonek Stian Angermund-Vik o Eli Anne Dvergsdal bezalako atletak elkarrizketatuko ditu Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren Facebook eta Youtube profilean egingo dituzten zuzenekoen bitartez. Antolatzaileekin solasaldia ere egingo dute. Horrez gain, 2021. ediziorako dortsala zozkatuko dute.
Ataungo Otsotarrak elkarteak, gauzen berrerabilpenari bidea emateko helburuarekin, whatsapp talde bat sortu du. Bertako partaideek, soberan dituzten gauzak eta behar dituztenak trukean emango dituzte.