Berrerabilpenaren bitartez, kontsumo ohitura jasangarrien alde
Ataungo Otsotarrak elkarteak, gauzen berrerabilpenari bidea emateko helburuarekin, whatsapp talde bat sortu du. Bertako partaideek, soberan dituzten gauzak eta behar dituztenak trukean emango dituzte.
Ataungo Otsotarrak elkarteak, kontsumo kontzienteagoaren aldeko elkarteak, Otsotruk izeneko ekimena sortu du. Berrerabilpena sustatzeko helburuarekin, whatsapp talde bat sortu dute, bertako partaideek soberan dituzten gauzak trukean eskaintzeko, horiek zaborretara botatzea saiestuz. Hori horrela, “gizartean barneraturik daukagun kontsumo ohituren aurrean, berrerabilpenari bide ematea” lortuko da.
Taldearen arauak
- Trukearekin edo salmentarekin zerikusia dute edukiak soilik partekatuko dira.
- Tresnaren edo artikuluaren argazkiarekin bat, azalpen txiki bat gehitu beharko da, salneurria edo artikulutsotaren egoera aipatuz.
- Taldera bidalitako artikuluen inguruan interesa izanez gero, “niretzat” idazten lehenak eskuratuko du. Hortik aurrera, mezu pertsonalen bitartez adostuko dute non eta noiz burutuko duten trukea.
- Artikuluren bat behar izatekotan, taldean horren inguruan galdetu daiteke.
Taldean parte hartzeko, izen-abizenekin mezu bat bidali behar da hurrengo zenbakira: 679 78 24 69 edo 610 33 87 58.