Herri-mendiko arauak errespetatzea eskatu du Zaldibiako Udalak
Olakosaiko behin-behineko itxitura behin eta berriz hausten zuten motordun ibiligailuz bertatik igaro nahi zutenek. Hori dela eta, konponketa lanak aurreikusitakoa baino lehenago amaitzeko beharra izan dute. Itxitura berria zuzenka jarri da lanak egiteko zoru hobea zelako eta metro gutxiago zirelako. Lehendik zeuden egurrak erretiratu egingo dira beste gune batzuetan berrerabiltzeko.
Hala ere, Zaldibiako Udalak itxituraren erabilera zein den gogoratu nahi izan du:
“Herri-menditik gora ezin da motordun ibilgailurik sartu, soilik Udalak hartarako baimenduek dute horretarako aukera. Era berean, maiz agertu izan dira motorren gurpil arrastoak Olakosaroiko atseden-guneetan. Zelaien mantenuak berekin duen lanaz eta denona den ondareaz kontziente izanik, halakorik berriz ez egitea eskatzen dugu”.