Herriko kaleak txukundu ditu Ataungo Udalak
Deskonfinamendu prozesuari esker, geroz eta denbora gehiago igarotzen dugu kalean. Hutsik egon diren herriko txokoak berriz ere bisitatuak izaten ari dira. Hori dela eta, eta herriaren itxura zaindu behar denez, Ataungo Udalak herriko kaleak txukundu eta apaindu ditu; jardinerak eta loreontziak koloretako lorez betez.