Kantu kantari ospatu dituzte Azintzio jaiak legorretarrek
Koronabirusa dela eta aurten ezin izan dituzte Azintzio jaiak nahi bezala ospatu Legorretan. Hala ere, gainontzeko ekitaldi gehienekin egin den modura, irtenbide alternatibo bat antolatu dute. Asteazkenean, txupinazoaren ostean, jarraian dagoen bideoa argitaratu zuten. Bideoan, herritarren argazkiekin bat abesti bat agertzen da. Abesti hori izan zen hain zuzen ere atzo gaueko protagonista. Atzo gaueko 21:00etan zuzeneko bat eginez balkoitik abestu zuten legorretarrek.
Argazkiak bidali dituztenen artean eta playback-ean parte hartu dutenen artean, herriko produktuekin osatutako hiru saski zozkatuko dira. Bihar arratsaldean argitaratuko ditu Legorretako Udalak irabazleen izenak. Parte hartzeko epea oraindik zabalik dago.