Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren inguruko zuzenekoa gaur 18:00etan
Salomonek Stian Angermund-Vik o Eli Anne Dvergsdal bezalako atletak elkarrizketatuko ditu Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren Facebook eta Youtube profilean egingo dituzten zuzenekoen bitartez. Antolatzaileekin solasaldia ere egingo dute. Horrez gain, 2021. ediziorako dortsala zozkatuko dute.
Salomonek eta Zegama-Aizkorriko antolakuntzak 2020. edizioa bertan behera utzi baino, mendi maratoi birtuala egiteko apustua egin zuten. Gaur ospatu behar zen hitzordu nagusia. Covid-19a dela eta, kirol ekitaldiak egitea debekatuta dagoenez, horren ordez, arratsaldeko 18:00etan zuzeneko baten bitartez solasaldi bat prestatu dute. Salomonen eta Zegama Aizkorriren Facebookeko profiletan egongo da zuzenekoa ikusgai. Esteka honetan sakatuz ere ikus daiteke.
Bertan, Stian Angermund-Vik o Eli Anne Dvergsdal bezalako atletak elkarrizketatuko dituzte. Gainera, antolakuntzan dabiltzan kideak ezagutzeko aukera egongo da. Amaitzeko, lasterketa birtuala amaitu dutenen artean 2021erako dortsal bat zozkatuko dute.