Posta bidezko botoa, Legazpiko EH Bilduk lagunduta
LEGAZPI // Posta bidezko botoa emateko laguntza zerbitzua eskainiko du Legazpiko EH Bilduk
ekainaren 9an hasita, Nafarroa Kalean duen bilgunean. Astearteetan 18:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara zabalduko dute Bilgunea. Herritarrek euren kontsultak legazpi@ehbildu.eus helbidean edo Whatsapp bidez 696 993 718 zenbakian ere egin ahal dituzte. Uztailaren 2ra arte dago posta bidezko botoa emateko aukera.













