Oilar Jokorik ez da egingo ostegunean Legazpin
Ekainaren 18an zen egitekoa, baina "baldintza egokietan prestatzeko" modurik izan ez duenez, udalak bertan behera utzi du. Egunean bertan, iazko ekitaldiaren irudiak jarriko dituzte ikusgai udalaren webgunean
Beste hainbat eta hainbat ekintza eta ekitaldi bezala, Legazpiko Oilar Jokoa ere ez da egingo aurten, koronabirusaren ondorioz. Korpus zortzigarrena deritzan egunean egitekoa zen, ekainaren 18an.
Aurten, “bizi dugun egoera medio, baldintza egokietan prestatu eta egitea ezinezkoa” izan dela azaldu du udalak, baina Oilar Jokoa “bizi eta gozatzeko” aukera izango dela aurreratu du. Horretarako, iazko ekitaldiaren irudiak jarriko ditu ikusgai egunean bertan legazpi.eus webgunean 2019ko Oilar Jokoa 11 urteko Elene Muñozek irabazi zuen.













