Gaur, denboraldiko azken Bixi-Bixi saioa Segura Irratian
SEGURA // Segura Irratiko gaurko Bixi-bixi saioa denboraldiko azkena izango da, eta asteak joan asteak etorri izan dituzten kolaboratzaileek egingo dute agurra. Hala, Iñaki Murua, Santos Beloki, Gabino Murua, Arkaitz Apalategi eta Zeles Goitia izango dira saioan. Amaia Telleria idiazabaldarra ere gonbidatu dute, atera berria duen liburua aurkezteko, eta Segurako Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri taldeko Alaitz Imazek elkartearen nondik norakoak aipatuko ditu. Irratsaioa 12:05ean hasiko da.













