Igartzako aldaparoa egokitu du udalak
Ur-kanalean garbiketa eta txukuntze lanak egin dituzte. Harriak ez botatzeko eta ezin dela bainatu azpimarratu dute
Igartzako aldaparoa garbitu eta txukundu du Beasaingo Udalak. Zehazki, Igartza Momentu Multzoko errotaren kanala egokitu dute. Orain ura eta bazterrak garbiago daude. Hala mantentzeko eskatu dute eta, horretarako, uretara harririk ez botatzeko eta ez bainatzeko esan dute.
Bainatzea arriskutsua da. Izan ere, aldaparoko urei bizitasuna emateko azpian ura xurgatu eta ponpatzen duen makina jarri dute. Ura mugimenduan egonda hormetan eta zoruan ez dira algak sortuko.
Ingurua loreontziekin apaindu da eta panel informatiboak berritu dira. Herritarrek inguruaren balioa ezagutzen badute hobeto zainduko dutenaren itxaropena dute arduradunek.