San Joan bezpera, dantza eta bideotan
San Joan bezperan ezin izan da suaren bueltan ohiko festarik egin. Goierriko hainbat dantza eta musika taldek, ordea, solstizio aldaketa irudikatzeko bideoak zabaldu dituzte.
San Joan bezpera ezohikoa izan da aurten. Koronabirusak eragindako egoera dela eta, herririk gehienetan ez dute su festarik egin. Hala ere, hainbat tokitan keinu bat egin nahi izan diote solstizio aldaketari eta suaren bueltako festari. Seguran, Lazkaon, Ordizian, Urretxun eta Beasainen, esaterako, dantza eta musika taldeek egin dituzte San Joan bezperako ospakizunak. Batzutan, okasiorako egindako bideo bereziak ere zabaldu dituzte.
SEGURA:
LAZKAO:
ORDIZIA:
URRETXU: