Arropa eta osagarri outleta, asteburuan
Migdala outlet festa egingo dute bihartik aurrera Igartza jauregian. %80ra arteko beherapenak egongo dira
Emakumezkoen eta gizonezkoen arropa eta osagarriak ohi baino merkeago erosteko aukera egongo da asteburuan zehar. Migdala outlet festa antolatu dute Igartza jauregian, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
Migdala arropa dendako produktuez gain Aduna garden eta Mesa presidencial marketako produktuak ere eskuragarri egongo dira. %80ra arte beherapenak egongo dira.