Adur Ezenarro alkateak esan du "arduraz jokatzeko unea" dela. Ordiziako talde eragile desberdinen babesa izan du Udalak.
Udalaren azterketa ekonomikoa eta egoera hobetzeko bost proposamen egin ditu koalizio abertzaleak
Lucia Dorronsoro Murgiondok ehun urte bete ditu gaur
Ohiko jaiak ospatu ezin izan direnez, aurtengo sanjoanetako ekitaldi bakarrak auzoko zaindariaren omenezko elizkizunak eta lore bedeinkapena izan dira. Harri-Zabala auzo elkarteak jaiak ospatzeko oparia bidali die auzokideei
Uztailean sartu eta lehen asteburuan 21. Garagardo Azoka egitea zen Ordizia Rugby Elkartearen asmoa. Koronabirusaren krisiak, bertan behera uztera behartu ditu. Mikel Marotias da azoka antolatzeko lanetan ari zenetako bat.
Udaleku irekietan 284 haurrek eman dute izena. Espazio irekiak lehenetsiko dituzte. Igartzako zelaian futbol kanpusa antolatu du Beasain kirol elkarteak
EH Bilduk agintaldiaren lehen urteurreneko balantzea egin du. Jasotako botoak ongi ordezkatu dituztela uste dute. Oposizio «arduratsua» egiten jarraituko dutela iragarri dute
Lazkaoko guraso talde batek duela 35 urte sortu zuen musika eskola desegin da. Larunbatean egin zuten agur festa, txistularien azken kalejirarekin eta Nekane Eskisabel irakaslea omenduz.
Landare, lore, barazki eta fruta berriak. Denetik agertu da San Joan eguneko Ordiziako azokan. Luis Calvo eta Mari Remirez pasta-gozo saltzaileek agur esan diete azoken ibilbideari.
Koronabirusaren udarako turismo kanpaina prest du Ordiziako D'elikatuz zentroak. Azokaren inguruko bisita gidatua izango da eskaintzetako bat, eta uztailetik aurrera egongo da eskuragarri.
Data berria iragarriko duela jakinarazi du Zaldibiako Udalak.
12 eta 18 urte bitartekoentzat izango dira ekintza horiek. Uztailaren 2a baino lehen eman behar dute izena jardueretan parte hartu nahi dutenek.
Ataungo Udalak ibilgailuei mugak jarri dizkie Kaxio herribideko hainbat puntutan, seinale berriak jarrita.
Migdala outlet festa egingo dute bihartik aurrera Igartza jauregian. %80ra arteko beherapenak egongo dira
Segura irratiko programa larunbatean itzuliko da, 10:30etatik aurrera
Ekainaren 26tik irailaren 13ra luzatuko da aurtengo bainu sasoia Olaberriko igerilekuan.
Beasaingo EAJren hautetsiek alarma egoeran jasotako soldataren laurdena eman diote Caritas erakundeari, dohaintzan.
Udaleku irekirik ez dute antolatu aurten, baina bi udalek zaintza zerbitzua eskainiko dute, uztailaren 6tik 24ra, gurasoak lanean dituzten haurrentzat.