Dorronsorok mendea bete du
Lucia Dorronsoro Murgiondok ehun urte bete ditu gaur
Lucia Dorronsoro Murgiondo 1920ko ekainaren 25ean jaio zen. Hain justu, gaur 100 urte. Familia giroan ospatu du urtebetetzea. Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak herritar guztien izenean lore sorta eta oroigarria oparitu dio.