EAJren udal taldeak 11.354 euro eman ditu
Beasaingo EAJren hautetsiek alarma egoeran jasotako soldataren laurdena eman diote Caritas erakundeari, dohaintzan.
Beasaingo EAJko hautetsiek 11.354 euroko dohaintza egin diote Caritasi. Aitor Aldasoro Beasaingo EAJko buruak aipatu zuen laguntza behar duten herritarrak egon badaudela eta dirua Caritasen esku utzita laguntza jasoko dutenaren bermea dutela. Zehazki, alarma egoera indarrean egon den bitartean jaso duten soldataren laurden bat eman dute dohaintzan.