Eliza inguruan ospatu dute San Joan Telleriarten
Ohiko jaiak ospatu ezin izan direnez, aurtengo sanjoanetako ekitaldi bakarrak auzoko zaindariaren omenezko elizkizunak eta lore bedeinkapena izan dira. Harri-Zabala auzo elkarteak jaiak ospatzeko oparia bidali die auzokideei
Legazpiko Telleriarte auzoko San Joan festak bereziak izan dira aurten, eta ezin izan dira ospatu urtero bezala. Hala ere, bizilagunek izan dute auzoko zaindariaz gogoratzeko aukera, Harri Zabala elkarteak etxe guztietara bidalitako oparia tarteko; pastaz, txokolatez eta cava boteila batez osatutako lote bana helarazi ditu Telleriarteko 51 etxeetara.
Bestetik, atzo, San Joan egunean, meza ospatu zuten auzoko baselizan Fernando Altolagirre parrokoaren gidaritzapean, eta ondoren ohiko lore bedeinkapena egin zuten.
ARGAZKIAK: Cristina Limia