Itaka, berriro martxan
Segura irratiko programa larunbatean itzuliko da, 10:30etatik aurrera
Itaka irratsaioa etzi itzuliko da Segura Irratira. 10:30etik 12:00etara Bea Sever, Eneko Galdos, Koro Irazustabarrena, Joxemari Agirretxe “Porrotx”, Aritz Gorrotxategi,Koldo Martinez, Aitzole Araneta, Mikel Serrano, Andu Martinez de Rituerto, Laida Miranda, Aratz Igartzabal, Josu Penades eta Aitziber Garmendia pasako dira Ekaitz eta Irati Goikoetxea esatarien albotik. Hain justu, 2020ko lehen saioko gonbidatu berberak izango dira “urte berriari” hasiera emateko. Literatura, antzerkia, dantza, politika, ingurumena, transexualitatea, bertsoa… izango dituzte hizpide eta solasgai.