Kaxio Ibilbidearen zati bat, bizikletarik eta motorrik gabe
Ataungo Udalak ibilgailuei mugak jarri dizkie Kaxio herribideko hainbat puntutan, seinale berriak jarrita.
Ataungo udalerria zeharkatzen duen Kaxio Ibilbidea edo oinezko herribide zaharrean muga batzuk ezarri ditu udalak, ibilgailuekin joaterako orduan. Astigarraga auzotik Ergoienera bitartean, ezingo da bide horretan bizikletarekin edo motorrarekin ibili. Oinez soilik igaro daiteke. Ibilbidearen sarreretan seinaleak kokatu dituzte, ibigailu horientzat debekua adierazten dutenak.