Urola Garaiko turismo bulegoak antolatutako bisita da. Bihar, 11:00etan, Aikur Erle museoaren txanda izango da. Turismo bulegoan jaso daitezke sarrerak.
Ataungo San Gregorioko plazan izan da ekitaldia, eguerdian. EH Bilduko kideak adierazi du uztailaren 12an asko dagoela jokoan, eta EAJren "betiko" politikak salatu ditu. Euskal Herria "ezkerretik, feminismotik eta elkarlanetik" eraikitzea dute helburu.
EH Bilduk txirrindu jira egin du Urretxu eta Zumarragan zehar, eta kanpainako afixak jarri dituzte kaleetan. PSE-EEko kideek, bestalde, prentsaurrekoa eman dute kanpainaren nondik norakoak azaltzeko. Bertan izan dira Mikel Serrano alkatea eta Eneko Andueza Gipuzkoako hautagaia.