'Aittugune' bilakatu dira Beasaingo denda eta merkatariak
EUSKARA // Euskaraldian izena emateko epea zabalik dago eta Aittu euskara taldeko kideak hasi dira parte hartzaileak lotzen. Ariguneak izango dira aurtengo berritasunak, hau da, euskaraz jarduteko eremu irekiak. Denda eta merkatarientzako aukera aproposa da, eta askok bat egin dute lehen egunetik. Beasainen ‘Aittugune’ deitu diete Ariguneei.













