Larunbatean auzolanak egiteko deia egin dute
ITSASO // Udaberriko auzolanak bertan behera geratu ziren. Horrela, larunbatean egingo dituzte, 15:00etan hasita. Seinaleak jarri, plaza txukundu edo desbrozatze lanak izango dira, besteak beste. Jarraian, 19:30ean, Ostatuan hartuko dute mokadutxoa partaideek. Dena prestatu ahal izateko izena eman behar dute interesdunek udaletxean. Bihar da azken eguna.













