Udal liburutegia publikoarentzat irekita dago atzotik
KULTURA //Udal Liburutegia irekita dago atzotik, 10:00etatik 14:00etara. Sartzean maskara jantzi behar da, eta eskuak garbitu. Mailegua, kontsulta, irakurgelak (txiki-txokoa, komikigela eta mediateka, hemeroteka izan ezik) eta interneterako sarbidea eta ordenagailuak daude erabilgarri. Aforoa % 60koa da.













