Kantakak adinekoen omenez kantaldia egingo du gaur
LAZKAO // Udako kantaldia egingo du gaur iluntzean Kantaka abesbatzak, Lazkaoko Lazkao Txiki Plazan, 19:00etan hasita. Edadetuei omenaldia egin nahi diete. Javier Alberdik zuzenduta, eta pianoan Arantxa Gastesik lagunduta, 11 abestiko sorta prestatu du Kantakak. Euskal musikarien lanak dira erdiak, Uruñuela, Lertxundi, Mokoroa, Sorozabal eta Laboa. Fabero, Gardel, Leonard Cohen, Breton eta Soutullo ere sartu dituzte.













