Urbiara doan pista itxita egongo da gaur, San Inazio egunean
ZEGAMA // Urbiara ezin da kotxez igo, debekatu egin dute. Aurten, egoerak hala behartuta, San Inazio eguneko erromeriarik ez dago Urbiako belardian. Gainera, Zumarraundiraino doan pista egoera txarrean dago eta arriskutsua izan daiteke bertatik gidatzea nahiz eta horretarako prestatutako autoa izan. Aizkorrira joanez gero, oinez egiteko eskatu dute.













