7 positibo kasu atzeman ditu Osasun Sailak Goierrin asteburuan
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, 7 kasu berri atzeman dituzte Goierrin abuztuaren 14tik gaurdaino
Osasun sailak asteburuan 7 kasu positibo berri bat atzeman ditu Goierrin: bat Idiazabalen, bat Lazkaon, bat Ordizian, bat Urretxun, beste bat Zegaman eta bi Zumarragan. Osasun krisia hasi zenetik, 478 goierritar dira dagoeneko COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman dutenak.
Gipuzkoan 244 positibo zenbatu ditu Osasun sailak ostiraletik gaurdaino, Araban 318 izan dira, eta Bizkaian 931. Euskal Autonomia Erkidego mailan gaurko emaitzen arabera 14 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 19 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 167 dira ingresatuta daudenak.
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo ohartarazi zuenaren arabera «tsunami posible baten aurrean gaude», izan ere, 674 kasu iragarri zituzten larunbatean EAEn, eta hori kopururik handiena da datuak PCRetan oinarrituz ematen dituztenetik.
Eguneraketa: 08/14 –—— 08/17
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 70
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 6 ………………+1
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 26……………….+1
LEGAZPI ………….. 34
LEGORRETA ……… 13
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 147……………….+1
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 26……………….+1
ZALDIBIA …………. 7
ZEGAMA …………… 20……………….+1
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 89……………….+2
GOIERRI …………471……………..478(+7)