Aizkorri mendi elkarteak igandean hasiko du denboraldia
Txangoan parte hartzeko izena gaur eman behar da, 19:30etatik 20:00etara elkartearen egoitzan edo 943 16 22 78 eta 616 310 535 telefonoen bidez.
Aizkorrimendi Mendizale Elkarteak etzi hasiko du denboraldia. Zumarragako Antiotik Beasainera itzuliko dira Kizkitzatik eta Beasainmenditik barrena, ohiko legez. Gipuzkoa Plazan elkartuko dira, 08:00etan. Halere, aurrez izena eman behar da. Horretarako, elkartearen egoitzatik pasa behar da gaur, 19:30etatik 20:00etara edo 943 16 22 78 eta 616 310 535 telefonoetara hots egin behar da.
Kutsadurak ekiditeko protokoloa osatu dute elkartekoek. Derrigorrezkoa da une oro musukoa erabiltzea, hamar laguneko taldeetan banatuko dira eta distantziak mantentzeko mailakatuta irtengo dira. Atseden guneetan ezingo dira taldeak nahastu. Sintomarik izanez gero, etxean gelditu. Txango guztien aurretik elkarteak tenperatura hartuko die parte hartzaileei.