Azoka berezia izango da bihar
Udako barazkiak zuzenean ekoizleei erosteko azken aukeretako bat izango da. Zozketak ere izango dira.
Iraileko azoka berezia egingo dute bihar, 10:00etatik aurrera San Martin plazan. Udako produktuak izango dira nagusi. Hala nola, tomateak, lekak, kuiatxoak, piperrak eta alberjiniak. Eztia, barazkiak, loreak, txerrikia, haziak, ogia, gozoak eta gazta ere egongo dira.
Bestalde, azokara gerturatzen direnei hilero erosketak egiteko azokako poltsa eta bertan erosi daitezken produktuekin sukaldatzeko errezeta liburuska banatuko zaie. Halaber, erosleen artean azokako produktuez osatutako bi saskiren zozketa egingo da 13:30ean.