Irailaren 15ean amaituko da Hiri eta Landalur Ondasunen zerga ordaintzeko epea
Datorren astean itxiko da zergak borondatez ordaintzeko epea. Garaiz egiten ez duenari tramite bidez kenduko zaie
Irailaren 15ean agortuko da 2020ko Hiri eta Landalur-Ondasunen gaineko zergak (OHZ) borondatez ordaintzeko epea. Kontu korrontea domiziliatuta dutenei egunean bertan kobratuko zaie dagoekiena. Kontu korrontea aldatu nahi izanez gero, Igunearen bitartez Beasaingo Udalarekin harremanetan jarri behar da.