Itzulera seguru eta adostuaren alde
Hezkuntzako sindikatuek greba deialdia egin dute hilaren 15erako, aurrez aurreko hezkuntzan "itzulera segurua eta adostua" aldarrikatzeko. Gaur taldeko argazkiak atera dituzte hainbat ikastetxetan.
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, irailaren 15ean greba egingo dute irakaskuntzan. Koronabirusak eragindako ziurgabetasunaren aurrean, eta ikasturte berriari begira, “aurrez aurreko hezkuntzan itzulera segurua eta adostua” aldarrikatu nahi dute. Greba deialdia girotzeko, gaur elkarretaratzeak eta taldeko argazkiak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka ikastetxetan. Goierrin, Urretxu-Zumarragako Gainzuri ikastetxean egin dute bilkura.