Koronabirus kasuek gora egin dute berriz, 19 positibo berrirekin
Urretxu-Zumarragan 15 kasu berri agertu dira Osasun Sailaren arabera. Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Legorretan ere badira positibo berriak
Koronabirusaren datuetan igoera handia izan da gaur, aurreko egunekin alderatuta. Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera, 19 positibo kasu gehiago agertu dira Goierrin. Horietatik gehienak Zumarragan (7) eta Urretxun (6) atzemandakoak dira. Beasainen (), Ordizian (2), Legazpin (1) eta Legorretan (1) ere agertu dira kasu berriak.
Gaur gaurkoz, eta Covid-19aren krisia hasi zenetik, 600 izan dira Goierrin positibo eman dutenak.
Eguneraketa: 09/03 09/04
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 88 ……………………… +2
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 2
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 8
LAZKAO …………… 31
LEGAZPI ………….. 48 ……………………….. +1
LEGORRETA ……. 19 ………………………… +1
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 174 ……………………….. +2
ORMAIZTEGI ……. 5
SEGURA ……………. 6
URRETXU ……….. 42 …………………….. +6
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 105 …………………….. +7
GOIERRI ……….. 581 ……….……. 600 (+19)