Euskaraldia dinamizatzeko lan deialdia
ZUMARRAGA // Zintzo-Mintzok Zumarragan Euskaraldia dinamizatzeko lan deialdia egin du. Lan kontratua irailaren 15etik abenduaren 12a bitartekoa izango da eta lanaldia egunean zortzi ordukoa. Curriculuma zintzo_mintzo@otamotz.eus helbidera bidali behar da. Bihar da curriculuma aurkezteko azken eguna.













