Frantziako Tourreko 11. etapan erori egin da ormaiztegiarra, eta ospitalera eraman dute, lepa uztaia hautsita izan dezakeelakoan.
Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, Goierrin 12 kasu gehiago zenbatu dituzte atzotik. Ordizian, Lazkaon, Zumarragan, Beasainen, Urretxun, Seguran, Araman eta Mutiloan agertu dira.
Ikastetxeetan bakarrik ez, bestelako eskoletan ere ikasturtea hasi dute, aurrez aurre. Normaltasun berrira egokitzen den protokoloa jarraituz hasi dira Ordiziako musika eskolan
Poliki-poliki, kezka eta beldur batzuekin, Goierriko ikastetxeak ari dira 2020-2021 ikasturtea hasten. Koronabirusak hartu du aginpidea, eta aurre egiteko prestatu dira eskolak. Zaldibianatzo hasi ziren haurrak, eta Legorretan astelehenean.
Zumalakarregi Museoan harrera egin diote Iñigo Urkullu lehendakariari. Eliza atarian hitza hartu du Jon Enrique Galarza alkateak. Dantza eta antzerkia izan dira ikusgai
Euskal Jaietan murgilduta egon behar zuen Ordiziak, eta gaur azoka berezia eta gazta lehiaketa egingo ziren koronabirusik izango ez balitz. Jesus Mari Larizek atsekabetua bizi du egoera.
Irailaren 18ra arte ikusgai egongo dira epaimahai-gaien zerrendak osatzeko egin behar den zozketarako errolda
Saio motzagoa izango da, ezpata-dantzaren zati esanguratsuenak besterik ez baitituzte dantzatuko. Ikusle kopurua mugatua izango da eta esandako tokian eseri beharko da
Azterketa Farapi kooperatibak egin du, herriko errolda erabilita. 2018. urtean 577 adineko pertsona ziren bakarrik bizi zirenak. Hauetatik guztietatik, %87,7 herrigunean bizi ziren
Ataundarrak bigarren saiakera du aurten, eta jendearen botoak behar ditu 'El Conquistador del Caribe' saioan sartu ahal izateko.
Proeiktuaren asmoak segurtasun neurriekin bateraezinak direla iritzita zerbitzurik ez eskaintzea erabaki dute
Osasun Larrialdi egoera dela eta hartu du erabakia udalak. Herritarrei arduraz jokatu eta elkar babesteko deia egin die.
Igartzan egingo dute jendaurreko ekitaldia, 19:00etan. Edukiera mugatua izango da