Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Urretxun zahartzaroari eta bakardadeari buruzko azterketa egin dute

Urretxu
Gizartea

Azterketa Farapi kooperatibak egin du, herriko errolda erabilita. 2018. urtean 577 adineko pertsona ziren bakarrik bizi zirenak. Hauetatik guztietatik, %87,7 herrigunean bizi ziren

2020/09/09
Asier Zaldua

Farapi kooperatibak zahartzaroari eta bakardadeari buruzko azterketa egin du Urretxun, errolda oinarri bezala hartuta eta genero ikuspegia txertatuta.

Azterketaren izenburua Zahartzaroa eta bakardade egoerak Urretxun da eta Farapikoek udalak eskatuta egin dute. «Euskal Herriko biztanleria zahartzen ari da eta horren inguruko kezka geroz eta handiagoa da. Bakarrik bizi diren adineko pertsonek kezka berezia sortzen dute, gizartearen aldaketaren ondorioz, geroz eta jende gehiago denbora gehiago bizi baita bakarrik. Horrekin lotuta, zaharren egoitzen eredua garestia da eta, gainera, adinekoek nahiago dute beraien etxean bizi», aipatu du Farapiko June Aretxaldek.

Hortik abiatuta, Farapikoek bakardadearen argazkia egin dute. «Udalak errolda erabiltzea nahi zuen eta hala egin dugu. Hala, bakarrik bizi direnen adina ezagutu ahal izan dugu eta baita non bizi diren ere».

Kopurua

Azterketaren arabera, 2018. urtean 577 adineko pertsona ziren bakarrik bizi zirenak: populazio osoaren %8,5a eta 65 urtetik gorako biztanleen %37a. Bakarrik bizi direnen erdiak baino gehiagok 80 urtetik behera ditu. 80 urtetik gorakoen ia %50 bakarrik bizi da. 80 eta 89 urte bitarteko 190 pertsona bakarrik bizi dira eta 90 urtetik gorakoen artean 77 dira.

Generoari dagokionez, bakarrik bizi direnen bi herenak baino gehiago emakumeak dira. Adinak gora egin ahala, portzentaia horrek gora egiten du. Bizitokiari dagokionez, %87,7 herrigunean bizi dira. %12,3 bakarrik bizi dira Aparizio, Basagasti, Lilibaso, Sorgintzulo, Elizalde, Gurutze, Mundo Mejor, Santa Barbara eta landa eremuan.

Bakardadearen arrazoiei dagokienez, garrantzitsuenetako bat alarguntzea da. «Emakumeek bizi itxaropen handiagoa dutenez, alargunen artean gehienak emakumeak dira. Hala, bakardadeak emakume aurpegia duela esaten da. Dena den, Gipuzkoa barnealdean inoiz ezkondu ez den gizonezkoen kopurua ere azpimarragarria da. Beraien gurasoak hiltzen direnean, bakardade egoeran sartzen dira eta etxeko lanetan eta autozaintzan laguntza behar dute. Gainera, askok sozializatzeko arazoak izaten dituzte».

Bestalde, bakarrik bizi diren emakume askoren egoera ekonomikoa kaxkarra dela gogoratu du. Bakarrik bizi diren askok laguntza behar dute, beraz: lagun berriak egiteko, etxeko lanak egiteko, beraien burua zaintzeko edo hilabete amaierara iristeko. Aretxaldek beraiei laguntzea gizarte guztiaren erronka dela gogoratu du. «Bakardadeari aurre egiteko politikak hasi berriak dira. Proba ezberdinak egiten ari dira eta Bartzelonako Radar proiektua oso interesgarria da, adibidez: auzoko bizilagunak eta merkatariak adinekoen egoeraz arduratzen dira. Arazo honi aurre egiteko, esku hartzea komunitarioa izan behar da».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut